XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Gurutzea an dago, edo an zegoan, Marrakane baserriko ixkiña-ixkiñan.

Burnizko gurutze koxkor bat da, Santa Barbara'ren goiko aldetik Galarreta aldera; atzeko aldetik Marrakane baserria, ta baserritik beraxeago olako bide-kurutze bat, eta antxe, paretaren gañean, gurutze txiki bat, bañan letrarik ez.

Aita zanak neri beti erakutsi izandu zidan: - Au gure aitonaren gurutzea dek, soldaduak ildako aitonarena!.

Ta errezatzen aritu izandu giñan biok, bein baño geiagotan, gurutzearen aurrean.

Inguru artako zarrak ere esan izandu ziguten guri: - Zuen aitonaren gurutzea dek au!.

- Zuen aitona soldaduak il zien! Soldaduak ardik jaten, eta arpegi eman zielako, tiroz bota zien, eta gero Txirritak bi bertso bota zizkion.

Ta Txirritaren bertso oiek, gu beti aitonarenak ziralakoan egoten giñan; alegia, gure aitona il zuanari kantatuak.

Ta Jose Etxeberria orren osaba batek, Amezketa'ko Domingoene edo Letraduene'ko Jose Inazio Etxeberria'k, onela esan digu: Orduan gerrarik ez eta Santa Barbara'ko fuerte ori ustuta zegoan; soldadu-pare bat-edo kontu egiteko; besterik ez.